Lezoko Ongi Etorri Taberna, astelehenetik ostiralera, eguneko menuaz gain, goizeko 6:30etik aurrera gosariak, hamaiketakoak, pintxo, anoa, plater konbinatu eta ogitartekoak eskaintzen dituen negozio familiarra da. Horri gehitu behar zaizkio ostiral arratsaldeetan sandwichak eta hanburgesak. Larunbatetan ez dago eguneko menurik, menu berezia baizik, taberna-zerbitzuaz gain, asteko gainerako egunetan bezala, eta egun honetan 8:00etan irekiko dugu.
Erreserba eginez, taldeentzako menu pertsonalizatuak prestatzen ditugu.
Gure sukaldaritza etxekoa da, eta kalitatezko produktuen erabilera eta geuk egindako postreak ditu ezaugarri.
Ongi Etorri Tabernan familia giroa eta bezeroarentzako arreta atsegina eta hurbila aurkituko dituzu.
Zure eskaera prestatzen dugu eramateko. (take away)
Lezoko Ongi Etorri Tabernak 42 lagunentzako taberna, jangela eta 24 lagunentzako terraza estalia ditu.
Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio ezin hobea.
Txartelak onartzen ditugu (Servired, Mastercard, Maestro, VISA, VISA Electron eta VPay)
Aparkatzeko erraza den gunean kokatua dago.
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera (6:30h - 21:00h)
Ostiralak (6:30h - 22:00h)
Larunbatak (8:00h - 16:00h)
Igande eta jaiegunetan itxita
Urte osoan irekita (oporrengatik ez da ixten)
© María Antonia Campo Ramos - Eskubide guztiak erreserbatuta